Gerra garaian, Eibarko langile gaituak estimatuak ziren oso
9 urterekin sartu zen "Grupo Infantil Socialista" taldean. Militante izatearen ondorioez dihardu. Frontean zeudela, Madrildik etorri zitzaien Valentzian ikastaroak egitera joateko agindua. 80 ikasleren artean, 32 ziren eibartarrak eta gainontzekoen aldean oinarrizko prestakuntza zuten bakarrak zirenez, lanposturik hoberenak eurentzako izan zirela kontatzen du. Ostera, Eibartik ebakuatutako jende ugari bildu zen Katalunia eta Valentzian lanean. Beste toki batzuetakoak baino nahiago izaten zituzten eibartarrak lanerako.
Dokumentuaren akzioak