Gerra hasi zenean, Arrateko Ama Birjina Eibarrera nola jaitsi zuten
Tropa frankistak Gipuzkoan barrena sartzen hasi ziren eta frontea Arrate inguruan ezarri baino lehen, miliziano talde batek Ama Birjinaren irudia Arratetik jaistea erabaki zuen. Nazionalak Irukurutzeta, Karakate ingurutik Arrateko Santutegia tirokatzen hasi zirenean 8 laguneko talde bat Arratera igo, Ama Birjina Azitainera jaitsi eta handik ospitaleko kaperara eraman zutela kontatzen du.
Dokumentuaren akzioak