1931ko hauteskunde gaua eta hurrengo egunak
Hauteskunde gauean, dantzaldia egon zen Astelena pilotalekuan; Salvador bertan egon zan "La Romeral" bandarekin. Gau hartan ez zen ezer gertatu, baina hurrengo egunean, astelehena hilak 13, Danba lagun-taldekoak "Casa del Pueblo"-n egon ziren kantuan eta errepublikaren etorrera ospatzen "badatok republikia!". Hurrengo egunean (1931-04-14), goizeko 5:45etan jendea etorri zitzaien ate-joka etxera "benga, danok Untzagara, Republikia proklamau da-ta!". Salvador, San Andres pasealekuan bizi zen. Bizilagun gehienak orduan "gorrixak" ziren; horregatik jarri zitzaion Errepublika garaian Calle Pablo Iglesias izena.
Dokumentuaren akzioak