Orduko Bidebarrieta kalea
Bidebarrieta kalean Laspiur eta J.J. Sarasketa lantegiak zeuden eta, garai hartan, erreka bistan zegoela kontatzen dute. Kotxerik ez eta, trapuekin egindako edo gomazko baloiekin, futbolean jolasten egoten ziren kaminoan. Labaderotik irteten zen ura lantegietako makinak mugiarazteko erabiltzen zutela kontatzen dute. Egurrezkoak izaten ziren ardatz haiek erre egiten ziren sarritan; "txorixa erre dok" zergatik esaten zen argitzen dute.
Dokumentuaren akzioak