Alcalá Zamora Errepublikako lehendakariari oparitutako pistola grabatua
Grabatuan lan egin zuen urte askoan Luzianak. Alcalá Zamora-ri Eibarko Udalak erregalatu zion pistola Jacinto Olabe eta bien artean grabatu zuten (1931. urtean). [Luzianak udalaren erregalua zela dio; liburuetan "Agrupación Femeninak" egindako oparia zela agertzen da]. Pistola amaitzeko zeudela, Luzianaren ahizpa ezkondu behar zen. Bera zen amabitxia eta, hortaz, larunbat batean ez zen lanera joan. Ezkontzatik etxera itzuli zenean, Olaberen mezu bat zuen igande hartan lanera joan beharko zuela esanez. Igande hartan 10-12 ordu egin zituen lan, Jacinto Olabek gelditzeko esan zion arte.
Dokumentuaren akzioak