Aitak perretxiko asko ekartzen zituen
Perretxiko asko ekartzen zituen aitak baina amak, haiek frijitzen olio asko gastatzen zela eta, ez zituen oso gustuko. Medikuarentzat apartatzen zituen onenak eta, geratzen zirenak lagunartera eramaten zituen aitak. Elgoibarrera joaten zen perretxikoetara, Madarixa aldera. Kamamila batzeko Izarraitzera joaten zirenean goizeko 3:00-tan irteten zirela kontatzen du.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Aittak perretxikuak ekartzen zittuan, kantidadia! Kantidadia, e! Amak bildurra eukitzen eban eitteko, prejitzeko edo zera egtteko, olixo asko gastatzen dala ta… "En aquellos tiempos" gaiñera… bueno! Olixuak, litruak, zenbat balioko eban, ba? Hamaika txakur haundi. Hamaika txakur haundi edo… Hamaika txakur haundi: pezetia ta hamar zentimo edo… Hamaika txakur haundi. Olixo asko txupatzen dabela ta bera ez doiala gastatzera olixua perretxikuekin. Perretxikuak duakuak, ba! Duakuak bai ,baiña… Amak esaten ebana: harutz juateko perretxikutara, Elgoibarrera, ta oiñaz, goizeko hirureta-ta urtenda, oiñaz, "taparra, taparra", egunsentirako pagadixan egoteko. Abarketekin, aste guztian taillarrera eruaten abarketekin. Aitzen dozue? Ta bueltarako barrixak, estreiñatzeko. Ta harek apurtu. Klaro, ensegida, espartzuzkuak eta ahua zabalike ta... Harek bota ta estreiñatzeko dakazenak jantzi ta “taparra, taparra”, etorri ta. “Horrek abarketok nik pagau ein bihar izaten jittunat”, amak esaten eban.
- ... lana ta denporia ta...
- Bai, ta aparte olixua. Ta gero aittak eitten eban, ba, kuadrillara eruan. Bueno, lehelengo, medikuandako. Apartatzen zittuan onenak, dozena bi edo, dozena t’erdi edo dozena bi, por ahí.
- Hori zegaittik?
- Lehen zan medikua, kabezerakua, ezta? Lehen ez euan gaurko moduan anbulatorixorik-eta ez euan. Medikua bihar bazenduan etxian, ba, abixau medikuari ta etortzen zan etxera medikua. Ta horri esaten jakon “médico de cabecera”. Haretxendako ipintzen zittuan onenak, e! Ai! Baiña... hermosura bat...! Fuente baten amak ipintzen ta, ontzixak sikatzeko trapua lehen izaten zan metrokua, holan [farra orrixakin], halakotxe batekin, barrixakin e! Tapau. Ta ni izaten nitzan medikuana [...] Medikuak apreziatzen eban ha fuentekada perretxikua...! Nik pentsatzen dot gustorao ez ebala hartuko haxe erregalua baiño. Ta emoten zestan errial biko moneda zidarrezkua neri, eruatiarren. Ta ni be pozik! Ta bera be pozik! Fuentia emoten zestan hutsik eta errial biko txikixa zidarrezkuakin, etxera! Gero, gelditzen zianak lagunartera, kuadrillara. Ardantzan euan lehen, paso nibelian, guarda bat, ta harek ekan ortutxo bat txabola batekin, Ardantzan. Haraxe txabolara eruaten zittuen. Bertan prejidu, honguak zianian danak xehe-xehe-xehe einda ta kipulak eruaten zittuen ta eitten eben ta gure aittak, ba, duan eukitzen eban han afaltzia, eruaten ebalako perretxikuak. Beste batek kipulak eruango [...], beste batek olixua, bestiak terrenua ipini ta gero gelditzen zianak, ba, ardaua, etaratzen ebena, pagatzeko. Ba! Halaxen izaten zan lehen.
- Aitta orduan Elgoibarrera juaten zan?
- Aitta Elgioibarrera. Elgoibartik San…
- San Lorenzo?
- San Lorenzo dao han? Elgoibarren dao San… Ez, Madarixara, Madarixa aldera, Elgoibartik, beste hainbeste bide ixa. Madarixa aldera juaten zan. Ta juaten giñanian Izarraitzera manzanillatara be goixeko hiruretan urtetzen genduan, e! Aitta, ama ta alaba bixok. Goizeko hiruretan! Txokolatia ta ogixa hartu ta Elgoibarrera goiazela kamiñuan jateko, bidian jaten txokolatia ta ogixa, “taparra, taparra” Elgoibarrera. Gero, Elgoibartik Madarixaraiñok juan ein bihar da e! Beste tretxo bat. Gaur igual honutzao etorritta egongo da, etxiak edo igual eingo zittuen ta! Oin Elgoibarrekin bat einda igual egongo da!
- Autopistia ein dabe oin…
Dokumentuaren akzioak