Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gaztetako bihurrikeriak; mendirik mendi

Ezkondu aurretik bihurrikeria asko egiten zituzten elkarrekin. Felisaren amak denda zeukan eta lapurretan egiten zioten. Euriarekin ere mendira joaten ziren, aterkiak eta gabardinak hartuta. Durango inguruko mendi guztietan egondakoak dira. Eta baita Gipuzkoa alderakoetan ere: Izarraitz, Irukurutzeta... Karakateko iturriaren inaugurazioan eta Kalamuko hilarriaren inaugurazioan egon ziren. Bilbotar asko ibiltzen zen mendian. Bilbotarrak jatorrak; donostiarrak harroagoak.

Dokumentuaren akzioak