Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Inauteriak Rialtoan, Kasinoan eta frontoian

Inauteriak Rialtoan, Kasinoan eta frontoian zelebratzen ziren eta hiruretan ibiltzen ziren. Rialtoan Felisak eta Luisak bigarren saria irabazi omen zuten. Kasinoan gizon nagusienetatik hasita, denak dantzara atera zituzten banan-banan. Gero pastel-jana. Eguenean koko-txiki eguna. Domekan frontoian, astelehenean Kasinoan eta martitzenean Rialtoan. Nola mozorrotzen ziren.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

-Ta hori nun zan, frontoian? Orduan, Karnabaletan frontoian izaten zan?
- Baitta! Izaten zian Karnabaletan Rialtuan, Kasinuan ta frontoian. Ta gu danian ibiltzen giñan. Juan Rialtora, premixua honek etara eben, honek eta Luisak. Ta holakotxe frasko txiki bat premixua, "segundo premio".
- Felisa: "Primero fue una sola, primero, creo que era una de fuera. Aquella primero. Luego nosotras. [...] trajes teníamos. Marineros."
- "Luego de allí fuimos al Casino, Casino Artista Eibarrés". Pareja bi juan gintzonazen. Ta han Kasinuan soziua zonan Luisan anaia. Harek organizauta bailia. Agure zahar guztiak han.
- Andrekin baiña! Andrekin.
- Bai. Ta guk juan ta etara gizonak dantzara!
- F.: "Mesedez?", "Ez, ez, ez", "Bai, bai, bai -andrak-, etara, etara". [...]
- Ala! Ta zaharrenetan etaratzen juan giñan, e? Akordatzen jatan neri, "Villavilla" etara najonan nik.
- Bai. Nik [Madarixan] semia, Inazio. "Mesedez?" ta "Bai, bai, pozik, pozik". [...]
- Ta dantzan zelan eitten jonan…! Neuk baiño hobeto eitten jonan dantzan harek agura zaharrak! Bueno, agura zaharra ez, baiña gure onduan zaharrak. Bertako Kasinoko soziuak, zaharrenak. Zaharrenetan begiratu ta haretxeana. Bueno, "ni haretxeana", "ni haretxeana", "ni haretxeana"… Ta gero pasatzeko, holakotxe estiloko lokal bat. Mahaixa erdixan, dana pastela! E? Ha zonan sakia, e? Ha zonan sakia ein pasteleri! Orduaintxe kendu karetak, haretxek jateko. Bai, haxe ein genduan.
- F.: Ta gero Inazio [...] estu ni zein nitzan. "Nungua zara?" ta [...]. Ezin ezautu zein nitzan. Ez etsan igarri zein nitzan. Ta handik [...] "Felisa, zu ziñan, e?" ta ni ixilik. [...] ixilik ni. [...]
- Orduan Karnabalak zelan izaten zian? Eguenian hasten zan ala zelan izaten zan?
- Eguenian koko-txiki eguna. Gero, domekia izaten zan; gero, astelehena ta martitzena. Domekan frontoian, jeneralian; astelehenian Kasinuan; martitzenian Rialtuan edo… Hiruretan pixkat ibili, ta komeni jakun lekuan geldittu. Baiña ha zonan pastela jatia, e!
- F.: Bai, gustora.
- Ta atia, iñor ez dein sartu gu geozen lekuen, giltza laga zeskuen ta geuk barrutik itxi, jarri ta beinga!
- F.: Aizta bi zian, bat Teresa [...] ta Kandidak...
- Kandida.
- Ta ezin ezautu zein zan arpegiz. "Zein haiz, ba?" ta "Kandida" ta "Ezin heike izan!", ta "Baietz ba". Ta [... atzaparra] ta hantxe ezautu zein zan aiztia.
- Ni ez, ni ez ninduen iñok ezautu! Ezta etxian be ez! Ni ezautu… etxian be ez!
- Aittan frakak jantzi, alkondaria ta kaikua.

Dokumentuaren akzioak