Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ile-apaindegira gutxitan; aita etxeko ile-apaintzailea

Permanentea egin behar zenean bakarrik joaten ziren ile-apaindegira. Luzianak "kopeta" luzeak (txirikordak) omen zituen, baina bata ahizpak ebaki zion eta bestea amak. Gero, hura konpontzera Kalbetoi kaleko "Fermineneko" ile-apaindegira. Ordutik atzera aitak; hura zen etxeko guztien ile-apaintzailea. Aitari Luzianak ebakitzen zion ilea. Ilea oso gutxitan garbitzen zen. Gorputza ere gutxitan. Zikinak, baina osasuntsuak.


Dokumentuaren akzioak