Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Astelehenetan "Kiputxaneko" zinemara

Astelehenetan "Kiputxaneko" zinemara joaten zen. Elorzatarrena zen eta, aitaren lehengusuak zirenez, berak ez zuen ordaintzen. Etxe barrutik pasatuta sartzen zen. Nolakoa zen; frontoiko horman botatzen zuten zinea eta, esertzeko, aulkiak jartzen zituzten. "Salón Teatro"ra, Kruzetanera edo Rialtora ordainduta sartzen ziren; "Pabellón"era tranpa eginda. Gero erre egin zen. Igandeetan paga jasotzen hasi zirenean sarrera ordaindu egiten zuten.

Dokumentuaren akzioak