Ojangurenek hildako umeari argazkiak atera zizkion
Luzianaren ahizpa gaztea 9 hilabeterekin hil zen. Salako mahai gainean eduki omen zuten kutxa batean. Indalezio Ojangurenek argazkiak atera zizkion eta gero eurei eman. Ez zien kobratu. Beste argazki batzuk ere dohainik edo merkeago ematen zizkien, amaren lehengusua zelako.