Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aginaga bailaran jaio eta bertan bizitakoa

Eusebia Gisasola Aldazabal, 78 urte. Aginaga bailarako Zumaran baserrian jaiotakoa, 1922ko martxoaren 5ean. Aginagakoak ezjakinak zirela esaten omen zen garai batean.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

-Ni naiz Eusebia Gisasola Aldazabal. Jaixo nitzan Zumaran basarrixan, martixan bostian, 1922xan, Agiñako barrixuan. Ta nere bizitzia hemen doia: hemen jaixo nitzan, hemen bataillatu, hemen [be] ikasi eskolan, hemen ezkondu, hemen nere seme-alabak eta aurrera! Holan noia, harik eta ahal doten arte. Dana Agiñakua! Oso-oso-osorik. Kariñua dotsagu Agiñari!
- Agiña gaiñera pixkat espeziala da, ez?
- Bueno, ointxe pixkat… Oiñ arte ez, baiña oiñ ya badoia pixkat gorutz! Abadia […] halakua ta bueno. Lehen esaten eben, ba, azkeneko zera zala, azkenengo mundua, baiña ez jauna! Tamaiña horretaraiñok ez, ezta?
- Ta zegaittik esaten eben ba?
- Bueno, ba, ezjakiñak giñalako edo… Ez dakit ba! E? Horigaittik izango zan.

Dokumentuaren akzioak