Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskola berria noiz eta zelan ireki zen; Jaunartzea, ospakizun handia

Eskola estreinatu zutenean ilusio handia. Eskolan hasi eta martxoan Jaunartzea egin zuten. Ospakizun handia.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Estreiñau ein baldin bazenduen zuek eskolia, ilusiñua eingo zetsuen, ez?
- Bueno…! Jesus, Maria ta Jose! Guk, bueno…! Guk estreiñau genduan, [esaten detsut], urrixan, ezta? Eta gero etorri zan abade bat, Don Julian Eguren edo…, plazentziatar bat. Eske aurretik e(g)uen beste bat, baiña… gerra ostien, ba, gizajua zaharra be bazan, ta kitto. Eta… Eez! Oker esan dot! Ha gero etorri zan! Don Julian Eguren zan gerra denporan egon zana eta gu eskolara hasi giñanien ez zoskun handik ba… martxua edo ez dakit zer izango zan… “Bueno, komulgau ein bihar dogu!” Jaiko erropia daukanak, jaikua, ta ez daukanak, garbittu ta daguenakiñ, ezta? Ta halaxe, ipiñi eskun egun bat, [jun giñan] ume pilla bat, danak komulgau giñan, gero eskolan… Nik hori lehenago [sarri esan] dot, emon eskuen txokolatia ta gailleta surtidua! Ta hemen ikusi barik papelezko gailletak. Egongo zien igual nunbaitten, baiña… Basarrixetan ta behintzat ez zan egoten orduan! Badakizu, oiñ… oiñ… hainbeste urte e! Oiñ hirurogeta hamabi urte, zer? Eta halaxen ta guk… bueno…! Guk zelebrau genduan, guk ein genduan banketia ta gure pozak eta… “pff!” Bueno, bueno, oiñ ipiñizuz langostia ta ez dakit zer ta halako ilusiñorik ez dago. Egixe e? Ez dago, ez dago. Ez, ez, ez, ez! Eta, ba, holan. Hori zan, hori abadiori egon zan.

Dokumentuaren akzioak