Eskolara joateko bidea zelakoa zen
Eskolara goizean goiz. Ingurua zelakoa zen; bide txarrak eta oinez joan behar. Oraingoekin alderatuz, orduko neguak gogorrak izaten ziren.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Eskolara oiñez juango ziñazien, jakiña.
- Biheko! Jesus!
- Ta noiz juaten ziñazien, goixian goixo, ala…?
- Goixian goixao, bai. Ba pentsatzen dot izeten zala ordua bederatzirek, uste dot. Bederatziretatik hamabixetara izeten zan ta gero uste dot zala ordu bi tt’erdietatik bostak edo bost et’erdiak artekue, edo… Baiña, eguardixen denpora gitxi geratzen zan ta handik hona etorri, ordu erdi bizkor ibilitta e! Oin balitza… ez dakit zenbat… Baiña gero, bide txarrak danak.
- Nundik juaten ziñazien? Ez zan oingo bidia izango, ez?
- Eeez! Gorostixa, ez dozu jakingo zuk baiña… ta gero, zonak esaten jakozenak… hiru basarri badagoz hor kamiño ertz baten… ez dakit… Handik behera ta gero beste etxe zahar bat dago, Agarre edo… Handik eta, bueno, “pff!” Ta gero zan Agiña-erreka esaten jakona, ez dakit zelan esplikauko dotsuten, Bariñara… bueno, Bizkeixan sartu orduko dago hori ta hemendik goittik behera holan juten giñen ta gero Agiñara, zerera juteko, behetik gora, azkeneko tramua. Ta han berotzen giñan. Agiñara […] lehenengo behera ta gero gora. Bai, bizkor, edozein sasoikok ordu erdi bihar eban orduan hemendik hara juteko. Etortzeko iguel gehixago!
- Eta neguan?
- Neguan be haxe, iguala. Neguan be haxe ta udan be haxe ta edurrakin be haxe ta kitto! Ta orduan halaxe zalakuen…
- Orduan gaiñera, negua gogorragua izango zan, ezta?
- Bai, oingo aldien edur haundixak eitten zittuen lehen e! Oiñ, edur haundi-haundixek e(g)uezenien, ba, ez giñen urteten porke urriñ e(g)uen ta… Baiña ostian, edur pixkagaittik eta bai. Gaiñera, bertan bazkaltzia izen ezkero, gustora! Bestelan… ez, handik etxera etorri orduko, egarrixa… ta jateko gogorik be ez da egoten, kantsauta egoten giñan! Ta ezebez! Ta atzera buelta ein ta “tzz”, derrepente. Ta esan be bai eitten zoskuen guri amak eta, “Hara, ontza bat txokolate ta ogixa”, egixa da, “ontza bat txokolate ta ogixa janda be bertan hobe”. Askoz hobeto e! Bai. Ta, bueno, holan, holantxek ein genduan gure eskoliori.
Dokumentuaren akzioak