Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gaztetatik esnea saltzera Eibarrera

Umetan ere baserriko lanetan lagundu behar. Antzinako bizimodua eta gaurkoa. Euxebi egunero jaisten zen astoarekin esnea saltzera Eibarrera. Plazan, asto-korta zegoen. Ixuarako bidea noiz egin zuten (1914an); bidea egin aurretik nondik joaten ziren.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Baiña orduan basarriko umiak basarrixan lagundu ein biharko zeben, ez?
- Baitta! Biherko, hori da! Hori da! Ni, ba, bastante ondo defendidu nitzen, porke neu bakarrik nitzen ni ta eragitten zosten […] ta horretan, baiña ibilli nitzan denporan, jeneralmente, eskolara bialdu eitten niñuen. Baiña beste asko igual ez! Igual, "Bueno, gaur ez dao astirik eta bapez!" ta biharra ein bihar. Holaxen.
- Orduan gogorra izango zan basarriko bizimodua, ez?
- Puf! Enee! Oin nik esaten dotset semiari ta: "Oingo bizimodua? Isildu zaitte! Oin coser y cantar oin basarrikua, e? Lehengua ikusitta…" Egixa da hori, e? Bueno, bueno, bueno! Geuk egin doguna, e! Bueno! Ba, nere gizon difuntua, ba, ointxe zazpi urte, zortzi dator hil zala, ta, bueno, azkenian ez, e! Aurretik, ba, infarto bat emon zotsan ta azkenengo bi urtian edo holan ez, baiña… goixeko seiretan hankia kanpuan! Jangoikuak dakazen egun danetan! Urte Zahar egunian amaittu ta Urte Barri egunian hasi! Ta "¡sigue!" Kitto! Ta hemendik Eibarrera, badakizu, esniekin ta gero azken aldixan, ba, kotxiakiñ ibilli nitzan, baiña hemendik Eibarrera astuakin jun zaitte ba egunero! Ta etorri ta gustora ibiltzen giñan! Hori zan baltza! Zu, disfrutau eitten genduan, e? Ta ez genduan pentsatzen munduan hoberik e(g)uenik! Ba, juntatzen giñan iguel lau edo bost, astuek, pillak, eta jarri asto gaiñian. […] oin zentrala daguen lekuan beti asto gaiñian. Ta jarri asto gaiñian ta ogixa edo, zeozer, mahatsa badago mahatsa edo, zeoze jan! Ogi zati galantak eta kontuak esan ta barre galantak ein ta…
- Ta hori nun?
- Hori bidian! Kamiñuan! Eibar…
- Beheruzkuan?
- Eeez! Ez, ez… beheruzkuan oiñez jun bihar zan…! Gero, gero! Etxerutzien! Beherutzien astua kargauta […] ta gorutzien geu jarritta! Geu jarri asto gaiñian ta… asto gaiñian etortzen giñan! Ta, bueno, ba, zu! Guk geure erara disfrutau genduan! Ta gero, ba, urrin bai e? Ta neke haundixa ta horrek danok, baiña! Igual eiñ goixian kalera osteria ta, zeozer (patatia edo) e(g)uenien atsaldien, […] atsaldien barriro igual, bigarren osterie ta… Pentseizu e!
- Ta asto gaiñian dana!
- Asto gaiñian [baiñe]… astuakiñ! Hori da! Astuakiñ! Bueno! Biherko astuakiñ!
- Astua zan basarrittarren laguna lehen…
- Bai, bai, bai… [Hemendik horixe…] Astua zan dana!
- Oin dala gitxirarte gaiñera!
- Bai! Bai, bai, bai, bai…! Ointxe-ointxe azkeneko urtietan zertu da, baiña ointxe gitxi dan arte, danak ez baiña bastante bai! Ta gero, ba…
- Gaiñera astuak lotzeko ta lagatzeko tokixak egoten zian, ezta?
- Bai! Plazan e(g)uen asto-tokixa, asto-kortie esaten jakona. Asto-kortie e(g)uen ta ez dakit ze pagatzen zan… tzakur haundixa edo… xemeikua edo… ta haintxe bat zaintzeko ta haintxe sartzen zian!
- Hori plazan, baiña gero Eibarren beste hiru edo lau…?
- Bai, bai, bai, bai! Muzataixan, oiñ ez dakit zer daguan… Muzataixa badakizu zein dan… zera, Aldatz aldera edo… zera, hartzen dana! Han e(g)uan gizon zahar bat, ointxe be ikusten dot, “Patri Mustur” esaten zotsen gurian. Ta haren aurrian be bi edo hiru aston lekua, ta gure tia zanak-eta ha ezauna ei euken ta “Patri Musturri” emon ez dakit lantzian behin zeoze, txakur haundi bat edo, orduan txakur haundixa dirua ta, ba, zainttu eitten ebala! Ointxe be ikusi eitten dot ha gizona! […] holakotxe zer bat zan! “Patri Mustur”! Ta halakotxe ipuiñak zu! Lehenagoko gauzak… enee!
- Ta toki batzuetan Eibarren badare, han Urkusu inguruan ta Arraguetan ta nunbaitten uztaixak orman…
- Bai, sartuta, lotzekuek! Baitta Jardiñetan be! Guk Jardiñetan gure […] bete ta Jardiñetan be […] zerak lotzeko… Ortu bat e(g)uen "Zegamanekua" esaten jakona ta [haren]… sartuta, zerak, esolak edo… ezta? Ta han lotzeko zera libre egoten zan ta hantxe lotu ta “¡sigue!” Bai, bai… Eske nunbaitten lotu bihar zien ta!
- Astuak inportantiak zian orduan!
- Bueno! Horixe ziela! Jesus, Maria eta Jose! Oin baiño traba gitxiago […] kotxiekin.
- Eta bidiak eta dana diferentiak izango zian lehen…
- Ni jaixo orduko eiñ eben zera… hori… Katorzien, ezta? Uste dot katorzien eiñ ebela, bai, kamiñua, Ixurakua, baiña ostien… ostien ez zeguan iñun kamiñurik!
- Hamendik Ixura nundik igotzen zan?
- Hemendik Ixura juten giñan hamenditxik, hamen… ez dakit hemendik oin zelan esplikauko dotsuten… Erakutsiko dotsut gero bidia. Hortxe basarri bat da Albizuri, hortik Ixuko itturrixa be bazan, oin galduta egongo da igual, Ixuko itturrondotik gora. Bertara urtetzen gendun bai.
- Eta hau inguru guztiau, Agiña ingurua asko aldatuko zan, ezta?
- Bai ta hemen gure ataittik pasatzen zien Markiñakuek be bai, Bariñakuek be bai… iguel… hau zan bide… oin kamiñua izetia moduan, ba, bide zahar bat danak pasatzekua. Gora ta behera ta danera. Bai, bai. Danera pasatzekua zan. Orduan hemen paso haundixa [egon zan], oin kamiñuan zertzia moduen.

Dokumentuaren akzioak