Herritik urrun egon arren, eibartartzat dute euren burua
Barinaga auzokoekin harreman handia zuten, baina Eibarkoekin gehiago. "Beti honuzkuak".
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Zuek relaziño gehixago zekazuen Eibarkuekiñ ala Bariñagakuekiñ ala… ala zuek pixkat aparte bizi izan ziñazien?
- Bueno, bai, Eibarkuekin beti gehixago e! Beti Eibarrekin gehixago. Ta… Bariñakuekin be bai, baiña… ez dakit ba, Bizkai… beti honuzkua e! Hori bai, beti honuzkua euki dogu.
- Nik entzun izan dot Agiñakuak aparte bizi izan zariela…
- Bueno, eske, lehen esan dotena, nik ez dakit ba, izengo giñen ezjakiñak edo nik ez dakit [zegaittik…] , pixkat, holan, eztakizu? “marginaos” edo pixkat… [Nik ez dakit zegaittik… guri]. Nere ustietan e!
- Osake, ez ziñazien zuek apartatzen ziñazienak, eibartarrak lagatzen…
- Bai, bai, hori bai. Baiña, bueno, aurrera!
Dokumentuaren akzioak