Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abereekin lotura zuzena duten zereginak; baserriaren ekonomia

Idiak eta astoa oso garrantzitsuak ziren baserriaren ekonomiarentzat. Neguan abereei zer ematen zitzaien jateko. Ardiak ere izan dituzte beti eta onura handia ateratzen zitzaien: bildotsak saldu, ardi-esnea, gaztak... Txuti txakurra. Kalean ez zen jornalik irabazten eta zerbait egin behar.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Idixek bai, oso inportantiek zien orduen!
- Ta ze zaintzen zan gehixago, idixak ala astuak?
- Gurien, egixa esateko, gure tia zana, enee… Astua zaintzen eban harek… Jesus, Maria eta Jose! Beran burua baiño gehixago! Harek, kaletik etorri, eta astua gobernau barik, ez pentsau jaten ekingo zotsanik berak! Ez, ez… berezkua…? Ta idixek, ba, bai, idixeri be zeoze emoten… Oin beste pentsu ez e! Ene! Orduen, zela ekarriko zenduan ba? Nundik? Idixekin jun ta ekarten zan burdikadatxo bat baiña…! Ha segiduen gastatzen zan ta… Bueno, beste gauza bat e(g)uen orduen, e? Etxien hartzen zan artua ta garixa, ta artua-ta emoten jakuen; zerien ta… neguen ta, arto pixkat emoten jakuen ganaueri. Biherko! Zeoze emon bihar zan ta… Esnie jazteko ta horrek be bai.
- Ze zekazuen? Ganauak ala ardixak ala…
- Bixek! Ardixak be bai. Bai, ardixek be beti. Ardixek, hortxe Isu-mendi esaten jakona, Isutik gorutz, hortxe ibiltzen zien beti ardixek.
- Isutik norutz?
- Ba, honutz, hortxe…
- Altzerreka edo etxe barri hori daguan tokixan?
- Bueno, horraiñok bez. Kamiñuan gaiñekaldian, hona… Hortxe ibiltzen zin gure ardixek be. Urkora juten zien behin edo behin baiña… gitxittan. Ta txakur bat euki genduen… ha zan txakurra zu! Izena Txuki ebena.
- Zelan?
- Txuki. Ta, “Txuki, ekarri ardixek!” ta, zu, etxeko ardixek apartauta ekartzen zittuan. Eiñ ein biher zan hori e! Hori eiñ ein biher zan e! Sekula halako animalixaik ! Enee…! Ha zan… ona zan! Bai, ardixek bai. Ardixek eta… Handittik bizi giñen ta! Zu, ez ze(g)uen orduen kaletik… xemeikorik ez zan etortzen e! Ta nunbaittetik bizi biher zan!
- Ta ardixekin ze eitten zenduen, bildotsak saldu edo…
- Billotsak saldu ta gero, ba… ardi-esnia ta gaztaia be eitten genduan etxian. Danok haxe.
- Gaztaia eitten zan orduan?
- Bai, bai, bai. Egixa esateko, ez dago noberak esatia ondo, baiña […] bueno! Txandan zain eukitzen [nittuen] etxien eindako gaztaia hartzeko! Bueno, hori geruago, ni… ezkondu ta gero, ezta? Baiña… Bai, bai, danak zain eukitzen nittuen, txandan, gaztaia hartzeko. Ta, ba, zeozer! Diru pixkat hartzen zan ta!

Dokumentuaren akzioak