Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gaztagintza: tresnak, prozesua, eta abar

Gaztagintza. Gazta egitea emakumeen lana izaten zen. Gazta zelan egiten zuten. Gaztanontzia zelakoa zen. Aginaga auzoan denek egiten zuten gazta.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Gaztaia eittia, zeiñen biharra izaten zan? Andrena edo gizonena edo…?
- Andrena. Bueno, iñoiz […] estutzia izeten da. Orduan guk ez genkan prensarik , oin prensak eta [egongo dia, ta], ba. Ha sakatu ein bihar dozu, ezta? Urak etaratzeko ta, ba, iñoiz holan egon ta “Sakatu hau gaztaiau!” Baiña eiñ, andrak.
- Zailla da?
- Ez. Ez da zailla e? Oiñ […] adelantuaz […]
- Zelan eitten da?
- Ba, gaztaia izeten da, jaitxi ardi-esnia, ezta? Ta gabekua ta goizekua edo… batera. Eske gabian ta goizian.. [eske eitten] zian, ba, jeneralmente, baten bixek. Gabekua hoztuta egoten da, ta goizekua epeltxuagua, baiña pixkat epela, larregi barik e! Tamaiñotxo bat, eskuakiñ edo [hatzapartxua] edo zeozekin igarten jako tamaiñua, ezta? Ta gero emoten jakon liarra. Liarra badakizu zer dan? Eta harek [bihar] zittun ordu erdi-ordu bete edo zertzen, gogortzen, ezta? Ta gero gogortutakuan, apurtu. Ta gero apurtutakuan, ba, ipintzen jakon zeozer… zeozer, pisudun gauza bat, ezta? gaiñian, ta bajatu eitten zan behera. Bajatzen zan, ba, total bajatzen zan. Ta haxe bajatutakuan, urdaittu edo… ze esango dotsut ba? Gogor eitten zanian, ba, ebagi kutxilluakin trontzuek eta bota zerera, gaztanontzira ta danak etara, ahal dien danak etara! Ta gero azkenian, trapuak be ipiñitta eukitzen genduzen, trapu fiñak, ta trapuetan zertu, ba, sartu gaztanontzixan ta hantxe, ba, egun bat… edo holako baten euki. Gero etara ta gero siketu. Gaztaiak siketzeko zerak eukitzen genduzen, ta kitto.
- A, toki bat eukitzen zenduen ala…?
- Bai, ipiñitta zera… gaztanontzi esaten [jakon], ba, einda aproposko zerak… siketzeko.
- Goixan edo…
- Bai, goixan eukitzen gendun, sukaldian beroegi egoten zan. Gaiñera beheko sua ta orduen… ta, baiña… ez, ez… Euki genduen ganbaran ipiñitta egurrakiñ eindako, zera, barilla edo zer estu-estuekin ta hantxe siketzen zian. Ta koloria hartzen ebenian, saldu ta kitto! Ta haxe […]
- Normala zan orduan… Jente askok eitten zeban gaztaia?
- Bai, hemen danak, saillian. Hemen ardirik… Agiñan ez dakit etxerik egongo zan ardirik ez daukenik. Asko edo… geuk asko ez genduan eukitzen e! Eukitzen genduzen iguel hogeta hamar edo berrogei, ezta? Baiña zeozebako etxerik ez dakitt egongo zan. Ez dot uste iñor be egongo zaniken! Batzuk gehixago, beste batzuk gutxiago, baiña… danok! Danok geunkezen ardixek.
- Ardixak eta ganauak…
- Ardixak eta ganauak. Hortik bizi giñen ta… nunbaittetik [biher] zan ta…ez dago hemen bueltarik.
- Ta txarririk be ez zan faltako…
- Txarrixa bai, txarrixa etxerako beti.

Dokumentuaren akzioak