Aratusteak Eibarren; mutila neskaren etxera afaltzera
Nobio kontuak eta ezkontzak aratusteetan izaten ziren. Asteartean egiten ziren ospakizun handienak. Bazkariak egoten ziren eta ondoren jende guztia kalera irteten zen. Gizonak ere, nahiz eta amaren kamisoi bat jantzi behar... kalera irteten ziren! Don Ciriaco medikuaren lagun-taldea, koko-jantzita irteten zen beti. Aratusteetan ohitura izaten zen mutila neska-lagunaren etxera joatea afaltzera, eta mutilarekin batera bere lagun guztiak ere joaten ziren.
Dokumentuaren akzioak