Eibarko futbol taldeak; zelaia; jokalari internazionalak
Futbolaren inguruko kontuak. Eibarren ezagutu zuten lehenengo futbol zelaia: "El Campo de la casualidad". Abarketekin jokatzen zuten. Talde asko zeuden. Euren lehenengo taldea Montesinos; gerokoa Aberrixa. Eibarrek ez zuen futbol zelairik, baina bai jokalari internazionalak.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Agustin: Gero, pelotan ta foballian ta, ba… foballian ekipua-edo behin pixkat zertzen… distingitzen zanian, korrida plaza gaiñian euan zer bat, lau-una bat, buztiñakin ta, dana buztiñakin ta zera…
- Bartolo: Badakik ze pasau zan harekin, haren istorixia entzunda hao, harena…? [...] Eskola Armerixia proiektau zuan haintxe, hortxe Korrida plaza gaiñian, Korrida plazia daon[an] gaiñian. Ta ein jittuen, esplanadia ein juen: esplanada bat hola, ta beste bat hola, eskuadran ein juen. Ta gero [ez jetsen iritzi] han ondo eittia, ha ez zala egokixa, ta gero Isasi gaiñian ein juen gero. Baiña Eskola Armerixiandako ein zuan ha. Ta badakik ze izen ipiñi zetsan hari...? Eibarren bajeuan... Argomániz-ek ipini jetsan izena hari: “Campo de la casualidad”. Foballian eitteko beste lekurik ez jeuan ta haintxe. Ta horixe izenori ipini jetsen.
- Horretxeaittik?
- B.: Hoixeaittik!
- Kasualidadia izan zalako.
- B.: Kasualidadez urten juan harek! Haintxe eitten gendua] foballian. Ta orduan, gaiñera, jaixegunian ta domeketan, aste guztian biharra eitten zuan ba, jaixegunian kanpua hartzeko goixeko seiretarako juaten zuan jentia! Harrapataka danak! Behin hartzen zebanian batek sailla, beran ekipuandako! Harek amaittu arte, iñok ezin jokatu han. Kanpo haundixa ta kanpo txikixa esaten jakuen.
- Ta hor ze eitten zian, partidu pixkat serixuak edo…?
- B.: Ooo! Bertakuen artian! Bertako ekipuen artian!
- A.: Bai, bai, bai. […] pixkat han ya... zerakin, esan gura dot… ekipua… jersixekin ta ya…
- Torneuak eta…?
- A.: Torneuak... ba. Torneuak be… ba! Egongo zittuan torneuak be, eztok?.
-B.: [Neri ez jatak] torneo konturik akordatzen…
- Jokatzen zenduen zuek?
- B.: Bai, ni jokatuta naok…
- A.: Nik ez juat jokatu…
- B.: Hik ez huan behin be jokatu, e?
- A.: Nik ez.
- B.: Ni […] akordatzen nok han. Baten, gaiñera, abarketekin nebixan ta jo najuan… Ein bihar izaten zuan, gaiñera, ebagitta jeuan ba, ta kanpuan, ba, kanpora ez zuan juaten baloirik! Oin izaten dan moduan, berriro eskuekin etara ta holakorik. Jo horman ta kitia ein ta bestekaldera juan ta aurrera! Jo najuan baten hor, zera, ostikuakin jaurti baloiori ta, jo najuan mendixori ta abarketia apurtu jatan ta hanka guztia geratu jatan baltz-baltz einda!
- Ta zein zan zure ekipua?
- B.: Ba, guk... guk euki genduan lehelengua, Montesinos ipini jakuan izena.
- A.: Montesinos lehelengo ta gero Aberrixa.
- B.: Gero Aberrixa.
- Ta beste ekipo batzuk be egongo ziran, ezta?
- B.: Ene! Mordua ekipuak Eibarren!
- A.: Bueno... Asko, asko.
- B.: Txiri-Birixa ta Altza-Praka ta Lagun-artea ta Izarra ta Estrella ta…
- A.: Gero azkenengo egon zana, azkenengo egon zana [Ibargaiñian], zera zuan ha ekipua…
- B.: 'Gallua'?
- A.: Ez, ez…
- B.: A! “Unión Deportiva Eibarresa”!
- A.: “Unión Deportiva Eibarresa”.
- B.: Haxe, onena egon dana haxe! Honek, internazionalak be urten juen handikan: Ziriako-ta, internazionalak, Roberto ta Mugerza ta… Internazional izan zianak. Kanpo foballik ez Eibarrek ta internazionalak! Ta oin kanpo fubola ta internazionalik bapez!
- Meritua orduan…
- B.: Meritua? Ziriako, Mugerza, Roberto… Gero Garate egon zuan gero, baiña Garate gerra ostekua dok Garate.
- A.: Bai, ta zera be... Gabilondo be bai.
- B.: Gabilondo! Baitta! Gabilondo be gerra aurrekua, kanpo fubolik ez euanekua!
Dokumentuaren akzioak