Gerra sasoiko anekdota
Juanito igeltseroari gertatutako kasua kontatzen dute. Gerra hasi zenean, alokairuan zegoen etxe batean. Ezkontzekotan zebilen orduantxe, eta etxean altzariak eta ezkontzen zenerako gauzak zituen. Traste guztiak gela itsu batean sartu eta itxi egin zuen horma faltsu batekin. Gerra ostean dena errekuperatu ahal izan zuen.
Dokumentuaren akzioak