'Mendaro Txirristaka' bertso-paper saltzailea
Eusebio Mugerza 'Mendaro Txirristaka' bertso-paper banatzailearen historia. Donostian bizi omen zen ezkonduta. Emazteak Tabakaleran lan egiten zuen. Emaztea eta umeak utzi eta Ameriketara alde egin omen zuen. Nagusitutakoan etxera itzuli zen, baina etxeko ateak itxi zizkioten. Orduan hasi omen zen bertsoak atera eta saltzen, bizimodua aurrera ateratzeko. 'Txirristaka' ren bertsoak; euskara eta erdara nahastuta. Bizkaiko beste gizon besamotz bat ere etortzen zen kanta-paperak saltzera.
Dokumentuaren akzioak