Eibarko lehenengo bonbila Orbearenean
Jose Mariren aitaren sasoian, goizeko seietan hasten zen beharra uda partean eta zortzietan andreak armosuarekin joaten ziren gizonengana tailerrera. Eibarren orduan armagintza eta grabatua ziren nagusi. Jose Mariren aita umea zenean, Don Inazioren klinika aurrean zegoen errotan ikusi zuen argindarra lehenengo aldiz. Herri guztia Azitain alderantz joan zen Orbearenean ipinitako lehenengo bonbila ikustera. Gertakari handia izan zen. Kafetegia kinkeekin argiztatzen zuten.
Dokumentuaren akzioak