Mendiko lehiaketak: buzoien kontuak
Jose Marik 3 lehiaketetan parte-hartu zuen. Beraientzako lehiaketa hauek sakratuak ziren. Mendian zegoan buzoian txartela lagatzen zen, esaten halako egunean halako mendira joan zarela...Ibilaldi ofizialetan pentsatzen du debekatuta zegoela beste mendiren batera joatea lehiaketa egitera. 30.000 edo 20.000 m. egitea izaten zen helburua. Mendi desberdinak igo eta bakoitzean altuera gehitzen joan behar zen. Umeendako ere, 15 mendiko lehiaketak zeuden. Lehiaketak amaitzean, domina bat ematen zuten.
Dokumentuaren akzioak