Irratiaren inguruko kontuak
Etxe askotan ez zegoen nahikoa diru irratia erosteko. Gerra ostean, debekatuta zegoen Radio Londres entzutea. Poliziak harrapatuz gero, multa bat jasotzen zen. Eduardo (Edorta) Alberdi, Isidoro Trokaola, Gregorio Aranberri, Sixto López de Gereñu.. Genaro Bonetak zuen botikan batu, eta ezkutuan, irratia entzuten egoten ziren. Jose Marik etxean ez zuen irratirik eta gogoan dauka eskolako lagun baten etxera joan zenekoa, Espainia-Frantzia partidua entzutera (1946 inguruan).
Dokumentuaren akzioak