Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hizkuntzak, herrialde desberdinetako beharginak elkartzeko oztopo; esperantoa

Mende hasierako sozialismoarentzat garrantzitsua zen herrialde guztietako beharginak elkartzea eta horretarako hizkuntza desberdinak oztopo moduan ikusten ziren. Esperantoari eman zioten indarra. Kapitalismoari aurre egiteko, beharginen batasuna aldarrikatzen zuten maila guztietan, baita hizkuntzan ere. Horregatik zeuden nazionalismoaren aurka, hark zatiketa zekarrelako. Eibarren gutxi izan ziren kanpotik etorritakoak eta ondo hartu zituzten, bat egin zuten.


Dokumentuaren akzioak