Frantzian gertatutako kasua; nortasuna barru-barrutik irteten da
Herri bakoitzaren nortasuna barru-barrutik irteten dela erakusteko adibide gisa Frantzian gertatu zitzaion kasua kontatzen du. Biltegi bateko harreran ibili zen lanean. Nagusiari alaba ezkondu zitzaionean opari bat egitea erabaki zuten eta bera joan zen ordezkari gisa. Ezkontzan hizketan zebiltzala nagusiaren emazteak berari buruz hitz egitean "espainiarra" esan omen zuen eta nagusiak zuzendu egin, zion euskalduna zela esanez. Harrituta geratu zen Candido, baina gero jakin zuen nagusiak amandrea euskalduna zuela.
Dokumentuaren akzioak