Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gerra zibila Euskal Herrian: jendearen jarrera; frentea

Gerra zibila. Lehenengo momentuetan jendearen animoa oso handia zen. Untzagako Plaza jendez gainezka. Bizkaitik jende ugari etorri zen, baita Donostia eta Asturias ingurutik. Armak banatu zituzten eta boluntarioek Gasteizerako bidea hartu zuten; ondoren Donostiaruntz joan ziren. Candidok, Donostiara egin zuen bidaia nahiko "barregarria" izan zela kontatzen du: kanoia kamioian; plataforma beste kamioi batean; bera auto deskapotable txiki batean, pistolarekin eta zutik. "Ez zekaun ezebez eta zeozer egin bihar. Halantxe juan giñazen Donostiara". Nazionalek Donostia hartu zuten. Orio eta Zumarraga inguruko mendietatik, atzeraka-atzeraka, Karakate ingurura, Arratera heldu ziren. "Ocupando mejores posiciones beti, e?".

Dokumentuaren akzioak