Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Futbolaren hastapenak Eibarren

Jaio zenetik eta 21 urterarte, futbolean jokatu zuen. Umetan, putzarekin. Arraindegi kalean jolasten zuten. "Untzagia, bai alde batian eta bai bestian, horrek ziran gure kanpo-foballok!". Zezen-plazaren gainekaldean zegoen zelai batean sarri jolasten zuten, eta "Campo de la Casualidad" izena eman zioten. Eibarko lehenengo futbol taldeak: Izarra, Sport-Arin... Unión Deportiva hasi zenean, tren espezialak bete-bete eginda joaten ziren animatzera. Real Unión-en kontra ere jokatu zuten.

Dokumentuaren akzioak