Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lehenengo kamioia Errastin U.S.-a

Lehelengo kamioia, Errastin U.S bat zen; 1914ko gerran Ameriketatik Europara ekarritako kamioietako bat. Gurpil trinkoak zituen eta zarata handia ateratzen zuten. Harrobitik harriak ekartzeko erabiltzen zuten. Harrobitik ekarritako harriak saskietan ipini, bizkarrean hartu eta obretara eramaten zituzten. Bertan, etxearen kanpoaldetik eskailera behin-behineko bat ipini, eta pisuak egin ahala harria igotzen zuten. Grabadoresetako tailerra egin zutenean, orduan ikusi zituzten lehenengo aldiz adreilu handiak. Gerotxoago, saskian eraman beharrian, polea batekin eta sokaz, harria edo adreilua jasotzen zuten. Poliki-poliki makinaria sartzen hasi zen: gurpil handi batekin... soka zilindro baten lotzen zen. Masa ere, palarekin eta arrasteluekin egiten zen, lurrean bueltaka-bueltaka. Baldeetan sartu eta gero polearekin, etxeetara igo.

Dokumentuaren akzioak