Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Pitxargaineko erro beroa

Pitxargainera joaten ziren erro beroa hartzera. Esaera bat zegoan, erro beroa ona zela umeendako. Pitxargainen, Isasin...hartzen zuten. Ahuntzarena izaten zen gehienetan. Ardantzan beste ahuntz bat zegoen, eta hara ere joaten ziren. Ume asko joaten ziren. Baina D. Ciriaco eta D. Niceto Muguruzak, erro beroa hartzea ez zela ona esan zuten; gaixo batzuk ekartzen zituela eta irakin egin behar zela. Handik aurrera erro beroa edateari utzi zioten.

Dokumentuaren akzioak