"La meca de la pelota" izan zen Eibar
Sasoi batean, Eibarren bakarrik egoten ziren pilota partiduak; San Joanetan, egunean partidu bi. Gero Gernikan ere hasi ziren pilota partiduak; eta lantzean behin Bergaran. Pilota kontuan, Eibar zen zentroa. Garai horretan Atano eta Gallastegi ziren pilotari ezagunenak. Atanok indarrarekin, bizitasunarekin eta piloteo desberdin batekin jotzen zuen. Postura gogorrak egiten ziren Eibarren. Durangotik, Bilbotik...etortzen zen jendea posturak egitera. Eibarren, pilota gauza serioa zen.
Dokumentuaren akzioak