Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Baserria vs. Kalea

Joko-egunak heltzen zirenean, taberna guztiak bete-beteta egoten ziren. Bestela baserritarrak ez ziren herrira jaisten. Alejandro Arizmendiarrietarekin askotan komentatu zuen kontu hau. Berarentzat baserritarrak, kaletarrak baino pertsona hobeak eta filosofikoagoak ziren. Baserritarrendako, kaletarrak kaskarinak. Kaletarrak ez dauka pentsatzeko denborarik, beragandik kanpora bizi da. Eta baserritarrak aldiz, pentsatzeko denbora gehiago dauka eta errealitatea den bezalakoa ikusten du. Azken finean, bizimodu eta pentsamendu desberdinak dituztelako.

Dokumentuaren akzioak