Eskolara gustora Doña Polonia Etxeberria
Doña Polonia Etxeberria izan zen bere irakaslea. Ikastea gustoko zuen; erraz ikasten zituen gauzak gainera. Doktrina euskaraz ikastea egokitu zitzaion. Eskolara joan aurretik erderarik ez zekien, batere ez; baina 10 urte izan zituenerako, inork baino hobeto. Dña Polonia jubilatu zenean, Emiliana Elorza etorri zen. Irakurtzea beti gustatu izan zaio. 14 urtera arte eskolan ibili zen eta, ondoren, klase partikularrak hartu zituen.
Dokumentuaren akzioak