Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Victor Sarasqueta" lantegia; Sarasketatarrak

Ondo ezagutzen zuen "Victor Sarasqueta" lantegia. Bertan eraikinean jaio zen, lehenengo pisuan. Behean harategia. Gainontzeko etxeetan Sarasketatarrak bizi ziren. Sarasketatarren familia.


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Zuk orduan ondo ezautuko zenduan fabrikia, ez?
- Puu! Fabrikia? Bai!
- Nun jaixo ziñan zu, parian?
- Bertan, bertan etxian.
- Bertan?
- Gu lehenengo pisuan. Ta sotanuan karnazerixia. Beste guztia… Gero, bigarrenian zera zeuan, Boni Sarasketa, Milagrosen-ta aitta, matrimonixua. Ta eskuman zeuan zera, hau, Bitor Sarasketa zaharra. Ta haren gaiñian zeuan…
- Garbiñe: Bai. Leonor… Leonor ez.
- Juli zaharrena, Irigoienekin ezkondu zana. Ha hirugarrenian. Bitorrek zekazen… Bi bider ezkonduta zeuan Bitor zaharra. Ta lehenengua zan Boni.
- G.: Boni lehenengo semea.
- Seme bakarra. Ha ezkondu zan zerakin, Milagrosen… Consuelo Sarasketakin. Ez, Consuelo…
- G.: Consuelo Oiarzabal.
- Consuelo Oiarzabal. Aitta ez zan izan abogaua?
- G.: Bai, Lasturren uste det. Ezta? Lastur edo… hortxe.
- Sekretarixia izan zan aiuntamentukua.
- G.: Lasturkoa uste det zala.
- Ta gero bestiak euki zittuan familixia Juli, Leonor, Cristina ta Beatriz, ta Bitor.
- G.: Beatriz gaztena. Bitor gaztena.
- Ez.
- G.: Beatriz gaztena.
- Beatriz gaztena. Bitor, Juli… bestia, Critina, zerakin Aranzibiakin ezkondu zan, enpleaua zerekua, zoroetxekua edo, Zaldibarren.
- G.: A, bai. Sendagilea zan ala?
- E?
- G.: Sendagilea zan ala? Ez, administradorea.
- Administradorian… Durangoar bat.

Dokumentuaren akzioak