Bittor Sarasketa basurdetara joaten zen
Bittor Sarasketak sortu zuen eskopeta lantegia. Azpiri baserrikoa zen. Agustin anaia bizi zen berarekin. Ehiztariak ziren eta txakurrentzat jateko bila joaten ziren harategira. Basurdetara joaten ziren. Basurdeak nola ekartzen zituzten kotxean. Orduan beraiek bakarrik zuten kotxea.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Eta enpresia zeiñek fundau zeban?
- Bitor Sarasketak, basarrikua, Azpirikuak, hor Matsari gaiñekuak. Ta gero berakin bizi zian, zera, Agustin, anaia berana Bitorrena, mutilzaharra.
- Garbiñe: Nik ez nun ezautu.
- A! Ni etxeko nitzan. Karnazerixia, ta txakurrak zekezen ba, ta txakurreri jatekua emotera, ba, karnazerixatikan, tripakixak garbitzen zianian-ta, txakurrendako.
- Bera kazarixa izango zan, ez?
- Buu! Basurdatara-ta ibiltzen zian orduan. Ta ekartzen zittuenian, ekartzen zittuen zerian, kotxian zerian, guardabarrosan onduan holan ipinitta zerak. Gogorrak zian orduan denporetan! Kotxia eurak bakarrik, e!
- Bai, Eibarren gitxik eukiko zeben, ez?
Dokumentuaren akzioak