Lehen lantegian bertan saltzen ziren eskopetak
Lehen lantegietan bertan egoten ziren eskopetak, 100 edo gehiago, ilaran jarrita, eta bertatik saltzen zituzten. Gaur egun debekatuta dago lantegietan eskopetak saltzea. Eskopeta erosteko asmoz etorri zen katalan bati lagundu zion behin, baina dendan erosteko esan zioten. Segurtasun-neurriak ere gaur egun handiagoak dira, eta askok horregatik utzi diotela eskopetak egiteari dio.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Ta eskopetak egoten zian han zerian, lehelengo pisuan, puf! Ehun edo berrehun eskopeta, txingiliska danak zerian, “ra-ra-ra-ra”. Etortzen zanak “¿Qué quieres? Aquí tienes las escopetas”. Ta orduan, ba, juan ta pagau eitten zan, gaiñera, bertan. Ta ezebez. Oin ez detsue saldu be eitten oin. Ez dabe saltzen oin fabriketan! Oin zerera juan bihar zara, Betoñonera edo… Gero, papela han ta papela hemen ta… Ta tokau jatan behin, Estaziñuan naola, katalan bat kotxian. “Raa” etorri zan zerian, […] barrittikan. Ta “Oiga, quisiera comprar una escopeta y ¿dónde hay escopetas?” ta “Aiba dios! Honek armau jestak potajia!”. Betoño, Betoño, Betoño, baiña zerera eruan neban, Carreraseneko onduan zer zeuan hori…?
- Garbiñe: Carreras? Hemen… Otaola bide […]?
- Bai, zelan da, hor… Grulla edo zer dan… Ez, Grulla edo beste bat. Holako bat.
- Laurona edo?
- Lauronara juan nitzan. Ta “Zu —neskiari, ofizinan zerian zeuanari—hau katalana da ta hau eskopetia erosteko asmuakin dator”, ta “Ez, ez, ez, ez, eskopetia erosteko juan bihar da Askasibarrenera edo zerera, Betoñonera”, ta “Esaixozu ba berari”. Ta esan etsan berari erderaz ta, bueno. Ta esan etsan berak “Para eso compro en Barcelona”.
- Bai ba.
- Holaxen esan etsan “Compro en Barcelona. Menos líos”.
- Baiña fabriketan oin prohibiduta dao.
- Soltauta egoten dia. Lehen eskaparatian egoten zian zerak, karabinak eta eskopetak eta kartutxuak. Oin ez. Danak gordeta. Ta gero zerak, bentanak be zertu ein bihar izan dittue oin saltzen dan lekuan, blindau. Horreaittik laga detse eskopetero morduak eskopetiari. Bentana guztiak eta atia be blindaua ta…
Dokumentuaren akzioak