100 kilo arto eraman eta 75 kilo irin itzuli
Lehen baserritar gehiago zeuden. Arrate inguruko baserrietan gari asko egiten zen. Juanek baserritik behin edo behin jaitsi zuen garia errotara. 100 kiloko zakua jartzen zioten astoari. Errotatik pasa eta gero 75 kiloko irin-zakua itzultzen zizuten. Ez zen lan hau ordaintzen; ordaintzeko modua errotaria gari kilo batzuekin gelditzea zen. Baserritarren artean laguntasun handia zegoen. Baten batek zerbait behar bazuen, ondoko baserrikoak laguntzen zion.
Dokumentuaren akzioak