Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Usartzako erromerian neskalaguntzen

Baserritarren eta kaletarren artean beti egon da harreman ona. Usartza, Azitain, Maltzagan.. erromeriak egoten ziren eta erromeria hauetara baserrietako neska guztiak joaten ziren. Usartzako erromeria hauetako batean, Juan Markina alderantz joan zen neska batekin, eta bat-batean euri zaparrada bat hasi zen eta neska korrika irten zen, Juan bertan bakarrik utzita. Gau guztia galduta ibili zen. Goizaldean Mallabi ondoan zegoela konturatu zen. Ez zen berriro neska-laguntzen ibili baserritarrekin.

Dokumentuaren akzioak