Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gerra aurreko futbol zaletasuna

Eibarren, gerra aurretik, futbolean jolasteko ohitura handia zegoen. Otola-Erdiko baserriaren ondoko zelaian jolasten zen. Bertatik irten zen Ziriako Errasti. Alavesera joan zen futbolean jolastera, baita Madrilera ere. Honez gain, gerra aurrean Athletic Kluben bi eibartar egon ziren; Mugerza eta Roberto. Bi hauek selekzioarekin jolastera joan ziren. Beste jokalari ezagun bat Ramon Gabilondo izan zen. Ramon berez medikua zen baina "Athletic Aviacion" taldean ibili zen futbolari.

Dokumentuaren akzioak