Hotelean jaio eta bizi
Hotel batean jaiotzea eta bizitzea polita zen, baina bere alde txarrak ere bazituen. Hotelean beti zegoen lanen bat egiteko eta, nahiz eta lagunekin irteteko gogoa izan, ezin. Beti zegoen egitekoren bat. Ezkontzera zihoazen emakume asko bertara joaten ziren lagunekin "errefreskua" hartzera. "Errefreskua" afari-merienda berezi bat izaten zen, despedida moduko bat.
Dokumentuaren akzioak