Marcanotarren historia
Errepublika aldarrikatu eta urtebetera jaio zen; horregatik jarri zioten Niceto izena. Aita eta Marcanotar guztiak sozialistak ziren. 1934ko urriko iraultzan parte hartu zuten eta gerra garaian jazarpena ezagutu zuten. Valentziara ihes egin behar izan zien aitak. Ondoren Frantziara.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Zu noizkua zara? Noiz jaixua?
- Ba, esaktamente, Republikako eguna... urtebetera. Ta gaiñetikan Niceto izena, asike... Itxuria nere aittittan zera zan ipintzia Niceto. Klaro, Alcala Zamora jeguan orduan ta... urtebetera jaixo nintzan ta, ba, "hau Niceto izan bihar da", ba, bueno... Niceto. Gero danak esaten deste /esateste/: "Hi republikanua izango haiz", ta "Ni? Zegaittik ba?", "Joe, 14 de abril ta Niceto ta zera... republikanua derrigor izan bihar", "Bueno, bueno, lagaidak bakian".
- Boleto guztiak zekazuzen baiña, ez?
- Bai, baiña ba... Nik uste dot lehelengo pertsonia izan bihar dala ta gero gero politikua ba zozer, baiña lehenengo personia ta aurrekuari be errespetau.
- Familixia zer zan republikanua edo?
- Nere aitta sozialistia, bai bueno anai guztiak. Anai guztiak horregaittik, klaro, errepublikako zerian urten ebenian be, oktubrian, hogeta hamalauan, ba, hor tartian ibili zian. Ta gero, ba, gerria urten ebanian, ba, pixkat persegiduta. Pixkat ez, asko. Ta aittan anaiak, Santi ta hau Angel, ba, afusillau ein zittuen. Ta nere aitta be persegiduta egon zan ta Valenziara ihes ein eben, ta gero handikan Toulousera. Ta han egon zan, ba, berrogeta bat arte edo.
- Ta gero bueltau ein zan Eibarrera?
- Bai, Eibarrera bueltau zan. Ta Eibarren be leheneguetan gaizki ikusitta ta larri. En fin... ta horregaittikan ez eben eukitzen gogorik berba eitteko, zelan izan zian gauzak gerrako gauzak eta ez... nahixau eben ez berba eittia. Horregaittikan ba detaille asko ez dakigu bihar dan moduan, zelan diran, baiña...
Dokumentuaren akzioak