Esnegorriak ("robilloiak") noiz agertu ziren Eibarren
Garai batean ez ziren pinudira sartzen perretxikotara; hangoak pozoitsuak zirela esaten zen. Katalan batek esnegorriak ("robilloiak") batu eta jan egin zituen. Jendea zain egon omen zen ea bizirik ateratzen ote zen. Gerraostean hasi zen jendea esnegorriak jaten, katalan hura ikusita. Jendea erraz beldurtzen zen perretxikoekin. Lehen ugariak ziren, orain gero eta gutxiago ikusten dira. Bera umea zenean, Elgetako pinudietara. Don Ziriako medikuak jendea hara bidaltzen zuen, pinua osasunarentzat ona zela eta.
Dokumentuaren akzioak