Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lehen mendia gehiago zaintzen zen

Lehen mendia gehiago zaintzen zen.

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- GALDERA: Urritxak eta urdiñak zer dare, klasiak?
- ERANTZUNA : Bai.
- Bai? Asko? Klase diferentiak urritxak-eta?
- Bai! Urdiña da berde-berde-berdia. Ikusteko onena, ta jateko fiñena. Fiñena ez, urritxa da fiñena, biuna. Urritxa pinpoilluori, zerori, neretzako onena. Gero urdiña edarra da. Urdiña da, ikusten dozu ipinitta, berde-berde-berdia, pikotiakin, ha fenomenua da. Ta urritxa be, urritxa. Ikusiko dozu dana berdia [urdiña], ta urritxak ez daka berdia. Urritxak daka azula, bestia, diferentiak egongo da. Oin gibelurdiña esaten detse, baiña gibelurdiña ta urdiña diferentia da. Gibelurdiña da urritxa esaten detse.
- Zuk gibelurdiñari urritxa esaten detsazu.
- Bai. Ta urdiñari urdiña. Ta oin, zerian, jentiak esaten detsa gibelurdiña danari, baiña urdiña ez da gibelurdiña. Berak esaten dau: « gibelurdiña ». Gibelan trazia eukitzen dau urritxak leku batzuetan, baiña urdiñak ez. Urdiñak, bera, berdia da bakarrik. Berdia. Gibelurdiñak.
- Hamen dakaraz zuk aurreko aldiz esan zestazuzen izenak, ta begiratzen neguan ia urdiña zein zan, ta urritxa zein zan, ta..
- Bai. Urdiña da diferentia, berdia. Ha askotan juaten zara, ta igual hiru edo lau ikusi ta: “Ño!” Berari begira egoten gara. Oin, topatzeko, ta berari begira egoten gara, ha gauza ederra. Ta mangua eukitzen dau gorrixa ta zera.
- Eta urritxak, gero, klasiak dare? Ez dakit zer urritx klase edo urritx gorrixa…
- Bai, bai. Urritx gorrixa be badago. Eta urritx gorrixa, oin hasieran, oin jentiak ekin detse hartzen. Lehen ez eben hartzen. Ta ona izaten da. Oin urritx gorrixak, mango gorrixa badaka ta pikatzen badabe ez da hartzen. Oin, hamen, Rioja partian-edo, hori urritx gorrixori hartzen dabe, pikatzen dabena, ta saltsiari botatzen detse.

Dokumentuaren akzioak