"Perretxikotalari"en tranpak
Perretxikoak beti leku berean irteten dira. "Perretxikotalari"en tranpak.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Eta tokixan arabera kanbixau eitten da? Ba, ez dakit, iparraldian edo zuloren…
- Ez! Han emoten badau, hor be bai, e! Bai, bai, bai.
- Ez da…Tokirik ez dao, ba, honguak gehixago edo…?
- Bai, hori bai! Danian… Hamen hongua igual, ta hor batez. Ta hurrenguan juan ta hamentxe beti. Beti toki baten! Bai, bai, hori bai, e! Beti toki bat. Gaur hartu badok, hurrengo egunian be jun hara, hantxe urtengo jok eta. Hantxe. Hantxe bertan. Ez han. Han ez. Hor. Bai. Ta urritxa be berdiña, e! Urritxa be hartu gaur hamen, hurrenguan be jun hara! Haraxe! Hori… Ehizian be berdiña. Ehizian be oillagorra topatzen badok hamen, hurrengo be hara. Hara ez.
- Bai, ez? Tokixa…
- Bai, euren tokixa dake! Hil, e? Hurrengo, bestia be haraxe etorriko da. Euren gauzak dakez… Ez bertara, holan, puntara, baiña ondora! Honetxen barruan, bai. Hori bada… beti “tak!” euren gauzara. Bai, hori bada.
- Eta hor, perretxikotalarixen artian beti izaten da,ez? Lokalizau holako toki bat eta ez…
- Isildu! Epa! Jo…! Bai, ba… “Nun hartu dittuk?” eta “Salbadoren!”. Baiña esaten detset: “Ermittan ez e! —esaten [detset…]— Ermittan ez e!”. Jo…! “¡Por aquí!”. Nik toki onak-eta darenian, jentiak alde ta gero! Ibili, zainddu ta gero […]… orduaintxe. Noberanera! Zaintzen zaittue ta… jo…!
- Gaiñera, perretxikotalarixen artian be halako…
- Aldrebes be eitten dittuu, e! Aldrebes be… okerkerixak, e! Ez daon lekuan batu ta… Beittu, ta ikusten dozunian baten bat zaintzen, ta “Koño! Hau be zain dao”. Joe… Juan…
- Plantia ein.
- Bai ba! Erabili bat eman, lehenengo erabili haundi bat eman…! Erabili gora ta behera ta gora ta behera erabili, ta “da!” itxain barriro ta izardi pixkat atera ta “ra!” itxain ta azaldu berriro ta “ra!”. Edozein baztarretan “ra! ra!” ta poltsara. Ezebez. Baiña… Gustora! “Koño! Harrapau detsat horri!”, “Harrapau detsat… ¡Por aquí!”. Horrek eitten dittuu, bai.
- Bizixak zarie orduan…
- Aurten be ein dau semiak! Hortxe joian motorrian, euren tabernatik gora, ta kotxe bat atzian. Pasua emoten ei etsan, pasua… ta ezebez, bestiak kasorik be ez. [Ze karajo…] ta begiratu dau ta “Ene! Fulano!”, basarrittar bat, beran ondorian. Erabili eban hamen… Joe! Galdaramiñon gora, behera… erabili juan atzera ta aurrera, zoratu arte! Ta galdu be ei jakon. Ta […] mendi gaiñera igo ta “E! Hamen nagok!”. Ta atzera erabili eban ta harek be batu hamen ta… aspertu zanian alde! Baiña erabili eban, jo-ta izardi baten bestia! Gizurretan! Gizurretan! Bestia hantxe. Arratoian bezela atzetik-atzetik. Ta nere semiak sasi artian zihar-ta erabili eban… batian gora, bestian behera…! Hantxe, benga! Benga hantxe! Ta ez daon lekuan. Erabili bakarrik.
- Oseake, semiak be afiziñua daka.
- Totala! Nik baiño gehixao!
- Bai, e?
- Joe! Ha beti lurrera begira dao! Jo! Beti lurrera begira! Sekula halakorikan…!
- Zerua ze koloretakua dan be ez…
- Jo! Beti… Gora, pentsatu be ez! Jo! Beti billa! Beti juan oillagorretan ta behera begira… Joe…! Pelma bat! Larregi! Jo! Larregi!
- Oseake, holako historixak perretxikotalarixen artian mordua, ez?
- Joe! Ba, jentia… Kanpora juaten garan lekuan ta dana dakixe! Gu nora goiazen ta dana dakixe! Baiña jun bihar danian, topatu ez guria! Jakin bai, euren ustez, tabernan ta, ez dakizu? “Jo… hara juaten nok, nik badakit […] nora juaten dan…” ta… “No”.
- Ingurura… ez? Baiña…
- Ingurura be ez! Ezta itxurarik be… Itxurarik be ez! Jo… Pentsatu be ez!
Dokumentuaren akzioak