Perretxiko izenak
Perretxiko kontuak. Zeintzuk diren onenak, lehen non aurkitzen zituen, etab.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Hamen dakau perretxikuen liburu bat, ta nahi genduan jakitzia ia —lehen txorixena galdetu netsuan moduan, ba, perretxikuena— perretxikueri ze izen esaten detsezuen bakotxari ta…
- Ooo! Gero txarreri kasorik be ez jetsau eitten guk, e! Txarreri ta… albora. Uuu… kasorik be ez!
- Txarreri izenik-edo emoten detsezue?
- Ezta ezerre!
- Holan…
- Ezerrez!
- Suba-perretxikuak edo…
- Buoo… “Honek…” ta “Txarrak!” ta ba! Ikuturik be ez! Ta bestiak… eta txarrak! Ta batu be ez! Han perretxiko asko dare gero jaten dianak, baiña guk biltzen ez dounak. Jatekuak, e! Baiña inportantzia baekuak. Ta, ba, bapez! Beste batzuek “Edarra! Ona! Ona eguan!”, “Ba, nik ez jittuat ba batuko!” esaten detset, eta hor konpon. Nik ez. Nik emoten dotena ona!
- Zuek zeintzuk batzen dozuez?
- E?
- Zuek ze klase batzen dozuez?
- Urritxak, urdiñak, saltsa-perretxikuak ta horretxek! Azuliñak noizik behiñian, azulinarixo batzuk ta horretxek. Onguak eta… Horretxek. Neguko susa batzuk… horretxek! Ba… askorik ez, baiña hartzen dana ona!
- Ta gozuena zein da danetatik?
- Ongua! Ongua ta urritxa ta urdiña onenak. Ta robilloia be asko gustatzen zait. Asko! Nik haxe jaten dot bakarrik, e! Nik besterik ez dot jaten!
- Ongorik…
- Ez! Nik ez! Batu, ahal dittuten danak, baiña jan ez! Pentsatu be ez! Useiñak be atzerakadia! Tabernan edo nun-nun, etxeren baten, ipiñi… jo, sentitzen dot eta… Ez dot nahi! Ez dot nahi! Ajjj!
- Kuriosua…
- Ez dot nahi. Useiña. Igarri, berriz, zer dauen… bueno! Onguan useiña… Ez da, nere gustokua ez da! Larrei janda edo, larrei janda edo… aspertuta! Lehen jaten nittuan, baiña oin ez. Zetako danik be ez.
- Eta kuletrua?
- Kuletrua gitxi daok. Joe…! Hortxe, beste basarri bat daok hortxe, Sagarbitsa daok hortxe ta hantxe zelaixan [eitten dia] etxian aurrian. Eskola Armerixako maixu bat da sozidadekua, han sozidadekua, ta haretxek dakat erakutsitta: “Hortxe urtetzen juek”. Ta basarrittarrari aittatu be ez, bestela, akabo! Jo…! Aittatu be ez! Ber-bertan, bere terrenua holaxe, ta…“¡Por aquí!”.
- Ta ez dia konturatzen eurak ala?
- Igarri ez! Txartzat! Txartzat! Ezautu ez! Ez da hori, e! Ezautu ez! Bestela… hartuko luke, baiña… ezautu ez! Ez jok eitten, e, hiru-lau, bost… Daonian, “Hi, […], han dauaz” esaten detsat.
- Eta kuletrua bai da gozua edo…?
- Nik ez juat jan! Sekula ez juat jan! Behin pasau jatan, halakotxe bi topau nittuan, honek, Arrate baillian zan, goittik behera, ta halakotxe edarrak. Ta nere lagun batek: “Hi! Han kuletruak bi!” ta “Joe…!”. Handik egun batzuetara, egunero txikiteuan alkarrekin ta esan netsan: “ Hi, kuletruak zer?” ta “Basurara bota najittuan!”. Hori be neri tokau bihar! Mundua emon netsalakuan ta berak basurara gero! E? Joe…!
- Bai, horretarako… Ez?
- Hortarako...!
Dokumentuaren akzioak