Perretxiko izenak, klaseak
Perretxiko izenak. Zeintzuk ditu gustokoen; onddoen artean ere klase desberdinak daude.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Fotografixak erakutsiko detsuraz ta ia…
- Nik honek liburuok danak dakaraz etxian, e! Danak! Bueno, hau berau igual ez, baiña… Ez! Hau ez… Nik Iberdrolakua dakat ta… Ta beste bat be bai, baiña…
- Ez, gehixen bat izenak jakitziarren, ia…
- Uuu! Nik ez […] kasorik eitten honeri!
- Honek ezebez, ez?
- Ez, honek gaiñera hemenguak be ez dittuk. Honek eta. Honek urtetzen juek zientuak! Joe… Bu! Jatekuak dittuk. Honek be jatekuak dia, e! Honek eta. Bai. Segun ta klasia…
- Onguen artian…
- Klase asko daok! Jatekuak danak, e.
- Eta izena daneri bardiña esaten detsezue? Ongua edo…?
- Uuu! Ongo likiña ta holako batzuk. Likiña… Honetxek daka trazia likiñana. Likiña… Hementxe dauana… Hau be likiñak izaten dittuk honek be, baiña… Likiña… holakotxe, honetxen antzerako […].
- Ta zegaittik esaten detsazue likiña?
- Joe! Likin-likiña dalako! Baa! Mokuak bezela, likiña! Likiña! Jatekuak dia, e! Janda nao neu be! “¡Por capricho!”. Neuk, “Aprobau bihar juat…!” Bale! Bai. Honek be urtetzen dia, honek eta. Hau be… kertena gogor-gogorra! Honek kertena… joe! Hau baiño gogorragua! Txapela jatekua da, baiña… Ba!
- Baiña, ezebez, ez?
- Uuu! Bee! Gogorra, perretxiko zailla, zailla. Oin honek be batzen jittuezak! Honek be jan! Nik honek ez jittuat hartzen, e!
- Honek ze izen dake? Honek be onguak dira?
- Bai, guk ongo gorrixa esaten detsau! Ongo gorrixak… guk hartu be ez dou eitten! Igual, ikusgarrixak, e, ikusgarrixak! Ta beste batek… Aurten suertau jata: juan nitzan kioskora periodikotara ta “Joe, fulano a traído unos hongos…”. Ta, kasualidadia, tope! Ogittara bixok eta “Aber horrek onguok” eta ikusten detsaraz horrek gorrixok… “Benga, benga…! Horrek…!”, “Jatekuak dittuk!” bestiak, “Bale, bale… Hor konpon!” .
- Holakotxiak?
- Bai, honek.
- Gorriskara…
- Bueno, bueno, bueno… Guk horrek batu be ez […]. Beittu be ez, e! Beittu be ez! Honek bai! Honek bai! Honek…! Ongo beltza!
- Onguen artian ze dare…?
- Onena! Onena. Dotoria ta ona! Joe… Edarra!
- Ongo baltza?
- Ongo baltza.
- Zurixa baiño hobia?
- Zurixa be kategorixakua dok, e! Zurixa be… baiña hau dotoriaua. Hau dotoriaua! Ño! Hau be edarra da! Hau be ona, baiña hau dok dotoria…! Honen onduan… Ikusgarri… Hau be ikusgarrixa, baiña hau dok… Bua! Joe…
- Eta hau?
- Honek… Kasorik be ez. Beee… Jatekua danik be ez. Gehixena dok jatekua, e! Hiru edo lau kenduta, danak dia jatekuak, baiña… bua! Honek be… Honek… atzo be hartu najittuan honek!
- Honek zer dia?
-“¡Azulinas! Azulina, pie azul…” Horixe! Honek ondio poltsilluan dakaraz. Akordatu ez ta poltsilluan sartuta, ehizeko poltsilluan sartuta, hortxe! Ateratzia be ahaztu! […] ze inportantzia emoten detsaten…! Kasorik be ez! Kasorik be ez!
- Gauzia gehixao da hartzia…
- Bai. Hartu ta “Edarra daok ba!” ta beti emoten detsat baton bati kalian, ez dakizu? Baton bati. Ta atzo ez jatan gogoratu ta poltsilluan!
- Euskeraz badaka izenik honek?
- Azulinak esaten detsau euskeraz guk! Guk halan esaten detsau! Eukiko jok honek izena nun edo nun…!
- Baiña zuek azulinak.
- Bai. Harri… Hankaurdiña! Ba… “¡Pie azul! Pie azul…” hankaurdiña! Hankaurdiña. Erdi euskera erdi erdera eitten dou, baiña… hor azulinak esaten […] .
- Eta hau? Hamen ipintzen dau… pago-ziza, pardilla.
- A! Pardillak! Bai. Pardillak. Ointxe dauaz horrek.
- Honek dira?
- Bai! Neguko-susak esaten detsau guk!
- Honeri?
- Bai. Horretxek dittuk!
- Holako ongo…
- Ez! Hau perretxikua da, perretxiko normala, honetxen modukua dok hori. Hor emoten jok, ba, edarra emoten jok. Baiña… hauxe dok, e! Nik horrek oin, oingo egunetan, egunero hartzen dittut. Bai. Egunero. Beste batzueri kasorik be ez, e! Segun…
- Segun eguna, ez?
- Noberak ze lan… ze… paketia edo ze daroiazun… “Ba! Hurrenguan hartuko jittuat” igual esan, ta jun ez gehixago ta… Inportantziarik ez! Honek ez dia seguru-seguruak. Batzueri gaitza eitten detse batzueri. Neri ez, e! Nik garai baten jaten nittuan horrek…ba gustora! Baiña gero enterau nitzuanian, “Batak […] ta…” Gehixao probatu be ez nik! Ez… on eitten esten, e… baiña batzueri ez! Gonbittolarrixak eta medikua ta… bai. Batzueri. Ez da itxuria… Hau be urtetzen jok sarekadak! Horrek urtetzen jok… piñu tronkuetan. Buf! Noraki /nork daki/ zer dan hori… Noraki zer dan…! Honek urtetzen jok… Bueeno…!
- Ta jatekua da…?
- […] Itxura batian onak dia, beittu batian, baiña… joe…!
- Eta ze dira, susa estilokuak edo… ongo estilokuak edo…?
- Ez, urritx estilua, urritx estilua! Joe… Honek piñu ipurdixan, usteldutako piñu ipurdixetan ta… “Brsbrsbrsibsr!”, bai.
Dokumentuaren akzioak