Urki ingurua eta San Lorenzo ermita
Urki ingurua: San Lorenzo ermita eta ingurua zelakoa zen.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Hauxe zan zuena orduan, ez?
- Hauxe, hauxe zan, bai. Ta hau zan Urkikua, autopistiak bota eban hau. Hau ermittia, San Lorenzo. El diez de agosto San Lorenzo da. Diez de agosto, bai. E?
- Eta hor jaixak eitten zian, ez? Erromerixak...
- Joe, jaixak... Ya lo creo! Erromerixa demasak eitten zian hor San Lorenzo egunian!
- Zelakua zan inguru hori?
- Onaa! Eibarren ez euan parkerik... Parkia, Eibarko parkia horixe zan! Oin ze esango detsut, ba, Arrate moduan? Orduan ez zeuan kamiñorik be Arratera! Ez zan juaten jenterik! Horra... Eskolatik be, gu gabeko eskolatik ta maixuak “Hoy tenemos fiesta. Ala! Todos los alumnos…” , aurrian hartu danok eta Urkira, horraxe. Ta hor zeuan plazoleta bat ta gero zeuazen losazko mahaixak. Nahi zebanak... Arraten daozen moduan oin, ezta? Orduan zemento gitxi euan, gaztia! Zementua ondio… atzokua da, e?
Dokumentuaren akzioak