Karea erabiltzen zen hormetako bitarteak ixteko
Lehen ez zegoen zementurik. "Hiraulika" edo zementu azkarra. Etxeak harriarekin egiten ziren eta harea eta karea nahasten ziren hormetako bitarteak ixteko.
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Zementuak ondio zenbat urte dakaz ba? Zementuak igual eukiko dittu… nik ez dakit zenbat dakazen, baiña… hirurogeta hamar bat edo. Lehen ez zeuan zementorik!
- Ta dana harlosak?
- Losia ta harrixa... [kin eitten zaben] paretak! Ez zeuan, zemento armaua ez zeuan. Hiraulikia esaten etsen. Ahora, oin deitzen detse "cemento rápido" esaten detse oin. Lehen hiraulikia esaten etsen. Baiña harek ez eban balio etxiak-eta eitteko. Harek... Busti ta segiduan gogortzen zan ha. Harek... rapido ibili bihar zan pinttatzen. Hau... oin ha eliminau, oin beste aparato gehixao dao. Buenoo...! Lehen zementorik ez euan. Ta eitten zittuen, ba, etxiak eitten zittuen harrixakin ta karia ta haria. Plaiatik haria ekarri bai? Haria, plaiako haria. Ta "cal", badakizu zer dan? Harekin nahastatzen eben ta bota ura ta masia ein. Paliakin. Ez makiñiak oingo moduan, paliakin, "ra!" bueltak emonda. Alde baten jarri bata, pioi bat, ta beste bat... [bueltaka] masia ein. Ta gero harrixa... ha izaten zan harrixan bittartia betetzeko. Ta karia gogortu eitten da denporiakin. Ta haria ta karia, bixak [beteta], gogortu eitten da ta gero pareta gogor geratzen da. Ointxe be egongo dia Eibarren paretak, kariakin eindako paretak. Asko ez, e! [...] gerran apurtu ein zan, baiña oindio egongo diaz.
- Eta, orduan, hori erabiltzen zan. Zemento moduan, horixe.
- Haria. Haria eta karia, nahastauta.
Dokumentuaren akzioak