Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Karobiak eta karegintza II

Karobiak. Non zeuden, karea zelan egiten zen, zertarako erabiltzen zen...


Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Eta oin aittatu dozuna, karia ta, karia ze eitten zeban, basarri bakotxak berana edo auzolanian?
- Bakotxak berak eitten eben, bakotxak berak eitten eben! Ba, alkarri lagunduta ta, igual, batari edo bestiak lagundu eitten... ta gero partidu, ta holakuak eitten zittuen.
- Zeuek, orduan, zeuen karabixa zekazuen?
- Bai, karabixa. Ubitxan zeguan bat, han […] honutzatxuago ta otiakin erretzen eben! Baiña otia montoi haundixak ekarri, bai, mendittik? Badakizu, otia laster erretzen da, su bizixak, otiak… egur gogorra… Ta beti hantxe, egun guztia sartu ta sartu ta sartu…
- Orduan ze zan, tuberixa modoko bat eta behian zulotxo bat otia sartzeko?
- Ba otia sartzeko ta ha garra, otian garrak, ba, harrixa erre eitten dau, bigun-bigun eitten da dana masia, masia eitten da! Harrixa izaten da hori! Baiña kareharrixa izan bihar dau e!
- Eta zenbat orduan edo egunian euki bihar zan hori?
- [Horixe…] nik…badakik, ni gaztia nitzuan orduan ta ez […] akordatzen holan, zenbat egunian eitten zan, baiña igual egun bat edo bi edo hiru edo bai, pare bat egun bai behintzat.
- Ta hantxe egon bihar pare bat egunian otia sartzen?
- Bai. Bai ba.

Dokumentuaren akzioak